Ekainaren 14an, larunbata, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Goiuriko ur jauzira irteera antolatu du. Izarratik abiatuko dira ur jauzira, eta itzulerakoan bertan bazkalduko dute. Arratsaldean Orduña bisitatuko dute ere. Ekainaren 10ean, 11n eta 12an eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara, 50 eurotan. Txango "ikusgarria" dela esan dute.
Ekainaren 14an, larunbata, Urbasako ermitara erromeria eginen dute bakaikuarrek eta iturmendiarrek.
Ekainaren 14an, larunbata, Yoseikan budo taopetak, Gudaldi handia,izanen da, Etxarri Aranazko plazan eta kaletxikia, 10:00etatik aurrera.
Ekainaren 14an, larunbata, Lakuntzako Herri Eskolaren festa antolatu du Guraso Elkarteak: 11:00 Herri kirolak: ikasle, irakasle eta familien arteko lehia. 12:00 Entzierro txikia: zezentxoa eraman, prestatu egunkaria eta korrika egin. 12:15 Tailerrak eta jolasak: aurpegiak eta azkazalak margotu, henna, jolasak… 13:30 Zarata txarangarekkin kalejira.Oharra: eraman zuen erarldoi eta buruhandiak. 14:30 Bazkaria, eskolako frontian.Ondoren, postre dastaketa eta puzgarria eta dantza ikusteladia eskolako ikasleen eskutik. 18:00 Piperropil tailerra, musika eta auzatea, parkean edo plazan. 20:30 Zezensuzkoa.
Ekainaren 14an, larunbata, Uharte Arakilgo San Miguel eskolako Guraso Elkartearen kurtso bukaerako festa ospatuko dute: 11:00 – 12:15 Haurrendako jolas kooperatiboak. 11:30 – 12:30 Oihalezko poltsak eta kaninplorak salgai. 12:30 Erraldoi eta gaiteroekin kalejira. 14:30 Bazkaria. 16:00 Bingoa eta jolasak. 17:00 Karaokea. 17:30 Bizkotxo onenaren sari banaketa. (Bizkotxo lehiaketan parte hartzeko 14:30ak baino lehen aurkeztu behar da).
Ekainaren 14an, larunbata, Olastiko Eskola Publikoaren Guraso Elkartearen ikasturte bukaerako festa ospatuko dute: 11:30 Herri kirolak. 12:00 Tailerrak: eskumuturrekoak, margoak, xaboi ponpak… 13:30 Talde argazkia. 14:00 Bazkaria, Sutegi parkean edo kiroldegian (eguraldiaren arabera). Ondoren, Bingoa. 17:30 – 20:00 Puzgarriak.
Ekainaren 14an eta 15ean, larunbata eta igandea, festak ospatuko dituzte Irurtzunen.
Ekainaren 13an, ostirala, Albaloan egin duten atearen eta idiekin Gipuzkoatik ekarri zuten Aralarko santutegiko ate berria iritsiko da, Etxarri Aranatzen. Larunbatean Arbizu, Lakuntza eta Arruazutik pasa ondoren, Uharte Arakilera iritsiko da. Igandean helduko da santutegira.
Ekainaren 14an eta 21ean, larunbatak, izanen dira Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikuskizunak, Iortia kultur gunean. Ekainaren 15ean, igandea, Lakuntzako taldeak 'Vaiana' ikuskizuna eginen du, herriko kultur etxean.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Ekainaren 14an eta 16ra, larunbatetik astelehenera, Lizarragako festak ospatuko dituzte, San Adrian egunaren harira. Larunbatean eginen dute mendiko ermitara errromeria. Ostiralean, festaurrean, Azi Iturri elkarteak ekimenak antolatu ditu ere.