Abenduaren 13an, larunbata, Triku Trailek NKJetarako baliagarria izanen den proba antolatu du.
Sakanako eskolan 28 harri jasotzaile ari dira trebatzen. Abenduaren 13rako Sakanako Harri Jasotze Eskolako Txapelketa Mistoa antolatu dute Irurtzunen, jaialdi bitxia. Lau jasotzailez osatutako zortzi talde ariko dira lehian, 32 jasotzaile guztira
Abenduaren 13an, larunbata, 18:00etan, Altxor kutxaren bila familiarendako antzezlanaren emanaldia izanen da, Urdiaingo udaletxean, Nafarroako Gobernuak Euskararen egunaren harira antolatutako Gora Gora Fest! programaren barruan. Antzezlanak bi pirata dibertigarriek Patatapocha pirataren altxorra aurkitu arte mundu osoan zehar izandako abentura eta zoritxarrak kontatuko du.
Abenduaren 13an, larunbata, 19:00etan, Aretha Gospel taldearen Ispirit musika ikuskizuna izanen da, Olatzagutiko kultur etxean: Lidia Insausti, Lide Hernando eta Claudia Moralesek gidatutako Aretha Franklinen omenaldia gospel abestien bidez. Sarrerak aurretik 6 eurotan eros daitezke, Olatzagutiko Udaleko webgunean, eta egunean bertan, kultur etxean, egunean, 8 eurotan.
Abenduaren 13an, larunbata, 19:15ean, metal sinfonikoko Diabulus in Musica taldearen emanaldi berezia izanen da, Iortia kultur gunean. Taldearekin batera Etxarri Aranazko Abesbatza eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza ariko dira, ikuskizun bakar batean. Sarrerak azkar batean agortu ziren.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 13an, larunbata, Gabonetako motor kalejira eta tokiko produktuz osatutako lau saskien zozketaren banaketa eginen dute; 18an kale antzerkia antolatu dute, eta 19an eta 22an musika.
Abenduaren 11tik 14ra Santa Luziaren omenezko festa "txikiak" ospatuko dituzte Ziordian.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||