Abenduaren 21ean, igandea, 40. Altsasuko Krosa jokatuko da, aldi berean Nafarroako Banakako Kros Luzeko Txapelketa dena.
Abenduaren 21ean, igandea, 58. Mendigoizale Eguna ospatuko dute, Aralarko San Migel santutegian.
Abenduaren 21ean, igandea, frontoi zaharraren erorketaren mendeurrena izanen den egunean, oroimen ekitaldia eginen dute. 11:45ean ezbeharrean hildakoen aldeko meza eginen dute. Ondoren, 12:30ak aldera, oroimen ekitaldia eginen dute eta jazotakoa oroitzen duen plaka bat jarri dute frontoia zegoen tokia. 13:00etan eskola zaharrean egin duten gizarte egoitza berria eta fronotian egindako muralaren mustutzea eginen dute, eta bukatzeko Txapel Azpi elkartean auzatea izanen da.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, 18:00etatik aurrera, mahai jolasak izanen dira, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, 21ean, igandea, Gazte zinema izanen da.
Gertu daude Olentzero eta Mari Domingi; laster jaitsiko dira menditik Sakanako herriak eta etxeak bisitatzera. Abenduaren 24an, Gabon gaua, izanen dira herri gehinetan, baina izanen dira lana aurreatzen joateko ikazkin goiztiarragoak ere. Postontzietara kalejirak ere ospatuko dira.
Erkudengo Amarena abenduaren 20an eta Etxarriko Abesbatzarena 21ean izanen dira, herrietako elizetan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||