Martxoaren 15ean, ostirala, Korrika Txikia eginen dute Altsasun.
Martxoaren 15ean, ostirala, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa izanen da, Arbizuko udaletxean.
Martxoaren 15ean, ostirala, Biak Bat elkarteko txakurrekin irakurtzeko aukera izanen da Olatzagutiko liburutegian.
Martxoaren 15ean, ostirala, 'Etxebizitzaren sarbide eza borrokatu' aurkezpena izanen da, Altsasuko gaztetxean.
Martxoaren 15ean, ostirala, Jon Maiaren ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko egunaren harira egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen: martxoaren 1etik 15era erakusketa izanen da, liburutegian; hilaren 1ean 'Derechos humanos de las humanas' dokumentala izanen da, eta 8an elkarretaratzea.
Martxoaren 13tik 24ra Korrika Kulturalako hainbat ekimen izanen dira Lakuntzan: 13an, UEMAren aurkezpen eta solasaldia; 15ean Korrikaren aurkezpena eta Korrika Txikia; 16an, zinea euskaraz; 17an, herriko euskararen inguruko solasaldia, eta 20an Mintzakide.
Martxoaren 14an hasi eta 24ra arte izanen da Irurtzungo Mendi Jarduerak programa: 14an, hitzaldia; 15ean, Pirinioetako zeharkaldiaren eta Udalatxen inguruko proiekzioa eta solasaldia; 22an, Into the ice proiekzioa; 23an, bideak irekitzen Arabia Saudi proiekzio eta solasaldia, eta 24an, mendi irteera.
Martxoaren 15ean, ostirala, Berhezi elkartearen 'Biolentzia estetikoak' hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean, gazte agendaren barruan; martxoaren 16an, larunbatean, txapelketa arratsaldea izanen da, gazte gunean.
Martxoaren 15ean, ostirala, Korrikaren aldeko pintxopoteoa antolatu dute, Bakarrekoetxea elkartean, eta 17an, Korrika Txikia eginen dute.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |