Ostiralean, irailaren 13an, hasi zen Bardoak txapelketaren zazpigarren edizioa. Hamahiru taldek parte hartuko dute, eta hirutan bertsolari sakandarrak izanen dira. Hogei saio izanen dira, hemezortzi udalerritan; besteak beste, Olatzagutian eta Irurtzunen.
Irailaren 15ean, igandea, zozketa baterako saskia egiteko materiala jasotzeko puska biltza eta palestinar dantzaren entsegua eginen dute, besteak beste; irailaren 21ean, larunbata, elkartasun aguna izanen da Ihabarren.
Irailaren 21ean, larunbata, Josefina Arregi Klinika Alzheimerraren III. Herri Martxa-Lasterketa izanen da, Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Egitarau zabala prestatu dute, eta izena ematea zabalik dago.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Irailaren 16tik 26ra ate irekiak jardunaldiak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta irailaren 28an, larunbata, irekiera jaia eginen dute.
Lau herritako antzerki tailerren antzezlanen emanaldiak izanen dira Irurtzungo kultur etxean irailaren 20an, 22an, 27an eta 29an, Artikusek antolatutako Antzerki tailerren topaketan. Angel Sagues antzerkigilea da sustatzailetako bat.