Azaroaren 11n eta 18an, astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Klimateriotik menopausiara: Teoriatik gorputzera ikastaroa izanen da, Gure Etxean, EMAI makumeen Ahalduntzeko Gunearen barruan. Juncal Alzugaray Zurimendi izanen da irakaslea, eta bertan teoria eta praktikaren bidez,klimaterioaren eta menopausiaren arteko desberdintasunak jakitera emanen dituzte: "Hormonek nola eragiten diote gure gorputzari? Zer aldaketa nabaritzen ditugu? Zer egin dezakegu aldaketa horiekin?". Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.
Azaroaren 18an, astelehena, Filmoteka Nafarroan programaren barruan, Pablo Berger zinemagilearen animaziozko filma izanen da, Iortia kultur gunean. Saioan filmaren ekoizleen taldeko kide batek aurkezpen berezia eginen du.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.