Abenduaren 16an, astelehena, 19:00etan, Mon Pere, Le diable filmaren emanaldia izanen da, Nafarroako Filmategiak Afrikako filmografiari eskaintzen dion zikloaren barruan. Beatriz Leal zikloaren komisarioak zikloa aurkeztuko du. Sinopsia: Marie Cisse sukaldari burua da Frantziako hiri txiki bateko zahar etxe batean. Nahiko eroso dagoela dirudien arren, Mariek sekretu lotsagarri bat ezkutatzen du: neskato soldadua izan zen. Bere bizitza arazorik gabe garatzen da egoiliarrak zaintzen, Nadia bere lankide eta lagun onenarekin ateratzen, eta maitasun berri bat laztantzen. Aita Patrick, apaiz afrikarrak, bere jaioterrian gertaera beldurgarri batengatik ezagutu izanak lasaitasun hori aztoratu egingo du. Egoiliarrek eta langileek maitatua izan ahala, Mariek erabaki behar du zein den bere iragan zurrunbilotsuren oroitzapen horri aurre egiteko modurik onena. Saioa: Abenduak 16, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (euro 1). Hizkuntza: Jatorrizko Bertsioan frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. Sariak: 24 sari irabazi ditu, tartean Publikoaren Saria TRIBECAn eta Mill Valley Film Festival-en, Pelikularik onena New Orleans FF-en, Indie Memphis FF, Heartland FF, American Black FF, Whashington DC IFF eta Aipamen Berezia Palm Springs IFF-en, Venecia IFF-en estreinatua.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Urtarrilaren 12ra arte Elba Martinezen 'Ekialderantz' erakusketa ikus daiteke, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, Nafarroako arte garaikideko zirkuituaren barruan. Ilbeltzaren 8an, asteazkena, artistaren 'El pajarito que encontró su miga' testuen irakurketa eginen du.
Abenduaren 16an eta 17an, astelehena eta asteartea, 18:00etan, Altsasuko gaztelaniazko irakurketa klubaren hilabeteko topaketa izanen da, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan. Hilabete honetan El baile de las locas Victoria Mas idazlearen liburua izanen dute mintzagai.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.