Abenduaren 20an, larunbata, jokatuko da xake txapelketa azkarra.
Abenduaren 20an, larunbata, 10:30ean, Ahaztutako Donejakue Bidea Sakanan jardunaldia izanen da, Uharte Arakilgo Zamartze monasterioan; Aditu arkeologia zerbitzuak enpresako Fran Valle de Tarazaga Montero Zamartze monasterio inguruko arkeologia indusketak zuzendu zituen sei bat urtez eta Sakanako bidearen lagunek aurtengo lana despeditzeko, Valle de Tarazaga arkeologoa Zamartzera bueltatzera gonbidatu dute: Un hospital en el camino de Santiago en Sakana hitzaldia emanen du. Han egindako indusketetatik ateratako aztarnak Sakanako Donejakue bidearekin lotuko ditu.
Abenduaren 20an, larunbata, 11:00etan, Iskiza Sakanak Eguberrietako erakustaldia eginen du, Zelandi kiroldegian. Bertan ehun gimnasata inguruko euren lana aurkezteuko dute, "ikaragarrizko ilusioarekin", Olaia Agirre klubeko gimnastak nabarmendu duenez.
Abenduaren 20an, larunbata, 11:30etik 13:00etara, Gabonetako txartel bat diseina dezagun! 9 eta 12 urte bitarteko haurrendako ilustrazio tailerra izanen da, Cristina Fernandez ilustratzailearen eskutik, Arbizuko Eskola Zaharrean. Aurretik izena eman behar da, abenduaren 18ra arte, crisfernandez.com webguneko dendan edo Bizum bidez (653713358), 10 eurotan (materiala barne).
Abenduaren 20an, larunbata, 19:00etan, Piensa en Wilbur ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: akrobazia, umorea eta arriksu handiz betetako ikuskizuna; Wilburrek bizitzen dakien modu bakarra. Ohiz kanpoko teknika eta itxura fisikoarekin, ezinezkoak diren egoerak sortuko ditu. Gran Prix programan egindako lanagatik ezaguna, eta Cirque du Soleil konpainian lan egindakoa. Sarrerak agortu dira.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Abenduaren 20an eta 27an, larunbatak, 11:00etatik 13:00etara, Josi zure motxila tailerra eginen dute, Ihabarko bajeran.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, 18:00etatik aurrera, mahai jolasak izanen dira, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, 21ean, igandea, Gazte zinema izanen da.
Gertu daude Olentzero eta Mari Domingi; laster jaitsiko dira menditik Sakanako herriak eta etxeak bisitatzera. Abenduaren 24an, Gabon gaua, izanen dira herri gehinetan, baina izanen dira lana aurreatzen joateko ikazkin goiztiarragoak ere. Postontzietara kalejirak ere ospatuko dira.
Erkudengo Amarena abenduaren 20an eta Etxarriko Abesbatzarena 21ean izanen dira, herrietako elizetan.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||