Ikasle Abertzaleak-en 'Antolakuntzaz bidea egiten' jardunaldiaren aurkezpen jaialdia eginen dute irailaren 23an, ostiralean, Altsasuko gaztetxean.
'Silvio en ti... y en mi' kontzertuan Silvio Rodriguezen ibilbideko abesti esanguratsuenak abesten ditu kantari kubatarrak. Irailaren 23an, ostirala, Olaztin izanen da.
Iñaki Sagredok 'Aixitako gaztelua: Arakilgo zaindaria' hitzaldia emanen du irailaren 23an, ostiralean, Etxeberriko kontzeju etxean.
Urriaren 9ra arte Jose Luis Cordónen eta Nerea Zubikoaren erakusketa ikusgai egonen da.
Lakuntzako euskal dantzen taldearen bilera orokorra iraialren 30ean izanen da. Irailaren 27ra arte dago taldean izena emateko aukera.
Irailaren 21etik hasita meza eta bederatziurrena izanen dira santutegian, San Migel egunean despedituko dena. Egun berean, 'Conocer Navarra' aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena eginen dute aurkezpenean.
Irailaren 22an itzuliko da Altsasuko zinema denboraldia Santiago Segura zinemagilearen filmarekin. Irailaren 22an, 23an eta 25ean izanen da filma Iortia kultur gunean.
Urriaren 23an, 24an, 25ean, 30ean, urriaren 1ean eta 2an Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Etxeberriko kontzeju etxean.
Altsasuko gazte gunearen ate ireki jardunaldia izanen dira irailaren 23an eta 24an, ostiralean eta larunbatean.
Altsasuko kultur elkarte gastronomikoak 20 urte betetzen ditu, eta irailaren 23tik 25era ospatuko du.
Herritarrak elkartzeko egitaraua prestatu dute Arakilgo herrian.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |