Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Lizarragako ihoteak.
Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte ihoteak Uharte Arakilen.
Otsailaren 18an, larunbata, Bakaikuko ihoteak ospatuko dituzte.
Otsailaren 18an, larunbata, 'El alma de Valle Inclan' antzezlana izanen da Iortia kultur gunean.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Otsailaren 14an, asteartea, Altsasuko inauterien inguruko erakusketa mustuko dute eta harekin inauteriei ongi etorria emanen diote. Otsailaren 19an, igandea, haurren eguna izanen da; otsailaren 21ean, asteartea, herri inauteriak, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri inauteriak.
Otsailaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte Irurtzungo ihoteak. Otsailaren 15ean, asteazkena, musika eskolaren inauteri kontzertua izanen da herria mozorro ospakizunetarako girotuz.
Otsailaren 16etik 18ra kinto ospakizunak izanen dituzte gazte ubertearrek.
Otsailaren 16an, 17an eta 19an, osteguna, ostirala eta igandea, Dean Craig zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Frédéric Tellier zinemagile frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 17tik 21era, ostiraletik astearteara, festa egunak izanen dituzte gazte arbizuarrek
Otsailaren 17an, ostirala, Xbox lehiaketa eta Sexgunea izanen dira Altsasuko gazte gunean. Otsailaren 18an, larunbata, Altsasuko inauterietako emanaldia izanen da.
Otsailaren 17an, ostirala, hasiko dira Olaztiko ihoteak Mari Arrokaren etorrerarekin. Otsailaren 18an, larunbata, herri ihoteak izanen dira. Otsailaren 21ean, asteartea, haurren ihoteak izanen dira, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri ihoteak. Elkarteak parte hartzeko deia luzatu du.
Otsailaren 18an, larunbata, Zalduniyote egunean hiri ihoteak ospatuko ditzute Etxarri Aranatzen; otsailaren 21ean, asterteiyote izanen da, Kixkimau Pintto erreko duten eguna.
Bi egunetan ospatuko dituzte ihoteak Arbizun: otsailaren 18an, larunbata, hiri ihoteak eta otsailaren 21ean, asteartea, herri ihoteak.
Otsailaren 18an, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte Lakuntzan. Otsailaren 21ean, asteartean, zatamarroren eguna izanen da.
Bi egunetan ospatuko dituzte Iturmendiko ihoteak: otsailaren 18an, larunbata, hiri ihoteak izanen dira eta otsailaren 21ean, asteartea, herri ihoteak.
Otsailaren 18an, 19an eta 21ean, larunbata, igandea eta asteartea, ospatuko dituzte Urdiaingo ihoteak.
Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Ziordiko ihoteak. Otsailaren 25ean, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte.