Azaroaren 21ean, osteguna, Sakanako Garapen Agentziak Plan Estrategikoaren baitan eta Elhuyarren parte hartzearekin, Sakanako Udal, ikastetxe eta Eragile Sozioekonomikoei zuzendutako jardunaldia antolatuko dute, Iortian.
Azaroaren 21ean, osteguna, 18:30ean, Astoaren putza! Garazi Otsagabia eta Iker Uribe lakuntzarren liburuaren ipuin kontaketa izanen da, mustu berri duten Lakuntzako liburutegian. Ipuina Lakuntzako pertza kondairan oinarrituta dago, eta abentura liburu bat da; istorioa gaurkotu eta moldatu egin dute eta Bidane izeneko lakuntzar bat da protagonista, eta Blas astoarekin San Migeleko santutegira erromeriara igotzeko ardura izanen du.
Azaroaren 21ean, osteguna, Jauzi Ekosoziala mugimenduaren aurkezpen-tertulia izanen da, 18:30ean Altsasuko Gure Etxean. Ondoren, pintxopotea izanen da. Trantsizio ekosozialari ikuspegi integraletik erantzuteko bokazioz sortu den mugimendua da Jauzi Ekosoziala.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 22an, ostirala, Musikaren Nazioarten eguna izanen da, eta egunean bertan Zarata txarangak, Altsasuko txistulariek eta Altsasu Kantuzek kalejirak eginen dituzte. Larunbatean, Haize Berriak banda, Etxarri Aranazko eta Erkudengo Ama abesbatzen emanaldiak izanen dira.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Sean Baker zinemagilearen Anora filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Anora Brooklyngo prostituta gazteak Errauskineren istorio bat bizitzeko aukera du. Errauskine ezagutu eta Errusiako oligarka baten semearekin ezkondu da. Albistea Errusiara iritsi denean, haren maitagarri-ipuina arriskuan dago; izan ere, gurasoak New Yorkera joan dira ezkontza bertan behera uzteko asmoz. Fitxa artistikoa: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov, Karren Karagulian, Vache Tovmasyan, Ivy Wolk, Lindsey Normington, Ross Brodar, Paul Weissman, Luna Sofia Miranda, Charlton Lamar, Masha Zhak, Darya Ekamasova, Emily Weider, Alena Gurevich. Saioak: Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Azaroak 24, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik 5 euro; egunean bertan 6 euro).
Azaroaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, 19:00etan, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, David P. Sañudo zinemagilearen 'Azken erromantikoak' euskal filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri dute zinema aretoetan. Sinopsia: Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoen paper fabrika batean egiten du lan Irunek, segurtasun gutxiko emakume bakarti eta joera hipokondriakoak dituen emakumeak. Bere bizitza ezagun talde txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasun antzeko zerbait partekatzen duen auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorra lehertu egingo da bular batean koskor bat atzematen duenean, eta horrek bat egingo du bera tartean dagoen lan gatazka batekin. Fitxa artistikoa: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru, Ignacio Mateos, Joan Sole, Font Garcia, Ion Zumelaga. Saioak: Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 24, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Azaroak 25, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: Euskara