Inauteri Batzordeko kideak Asturiasera joango dira asteburuan, Valdesotora. Ostiralean, 19:30ean, batzordeko 3 kidek Altsasuko inauteria nola berreskuratu zen, egun nola ospatzen den eta inauterien pertsonaiei buruzko hitzaldia emango dute Valdesoton antolatutako ekitaldiaren barruan. Larunbatean, Portugaletik, Leondik eta Asturiaseko beste 10 inauteri talde edo konpartsekin batera Valdesotoko Neguko Maskaraden 7. Jardunaldietan parte hartuko dute Altsasuko Inauteri Batzordekoek. Altsasutik 28 kide inguru hurbilduko dira Valdesotora. Gainontzeko taldeekin batera 2 ordu inguru iraunen dituen kalejiran parte hartuko dute, 18:00etan hasita, eta gero Altsasuko inauterien antzezpena egingo dute.