Hilaren 22an ospatuko da Olatzagutiko herri ihotea. Zamar handiz edo txikiz mozorrotu nahi dutenek udalak utzitako ardi larruak hartzeko aukera dute. Larruen banaketa heldu den asteartean eginen da udaletxean, 10:00etatik 14:00etara. Haietako bat eskuratu nahi duenak 20 euroko fidantza jarri beharko du.