Ihoteak 2014

Unanu: igandean eta asteartean, badatoz Mamuxarroak!

Guaixe 2014ko mar. 1a, 08:30

Unanuko mamuxarroek ez dute aurkezpenik behar. Kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak, gerriko beltza edo gorria, pazpalinak eta zatak soinean dituztela eta aurpegia metalezko katolaz estalita, kalera aterako dira igandean eta asteartean. Makila arin-arin mugitzen dute eta inor gutxi libratzen da hanketan makilakada majoa hartzeaz.

Igandean mamuxarro txikiak izanen dira protagonista, eta astearte-ihotean mamoxarro handiak. Bi egunetan arratsaldeko 16:30 edo 17:00ak aldera aterako dira mamoxarroak, eta 18:00ak arte Unanuko karriketan gora eta behera ibiliko dira, jendea berotzen. Korrikaldietatik errekuperatzeko, auzatea eginen da eliza atean, musikak lagunduta. Ohi bezala, astearte ihotean herriko emakumeek prestatutako piperropil goxoak ez dira faltako. Gauean, herritarrek afaria eginen dute eskean ateratakoarekin.

Erlazionatuak

Ihabar inauteria 2014

Maialen Huarte Arano 2014 mar 11 Ihabar

Mozorro zopa gaurko

Guaixe 2014 mar 08 Altsasu

Ziordia inauteriak 2014

Guaixe 2014 mar 05 Ziordia

Arruazuko moxorroak

Guaixe 2014 mar 04 Arruazu

Mamuxarroak igandean, baita gaur ere

Maialen Huarte Arano 2014 mar 04 Unanu

Sutan bukatu zuen

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Urdiaingo igande ihotea

Guaixe 2014 mar 03 Urdiain

Lakuntzako ihoteak

Guaixe 2014 mar 03 Lakuntza

Mozorro segizioa euripean

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Olazti

Sanbodromo estalian irudimena nagusi

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Irurtzun

Mozorro txikiak

Guaixe 2014 ots 02 Ziordia

Inauteria Asturiasera

Guaixe 2014 ots 21 Altsasu

Hasteko, herri ihotea

Guaixe 2014 ots 21 Olazti

Inauteriak erakusketara

Guaixe 2014 ots 25 Altsasu