Larunbatean mozorro festa eta parranda ez dira faltako Lakuntzan. Ihoteak girotzeko etxeko balkoiak apaintzeko deia ere egin dute antolatzaileek. Bestalde, ihote giroak jarraipena izanen du asteartean. Etxeko txikienak mozorrotuko dira eta beraiendako ekitaldi politak antolatu dituzte. Eguneko protagonistak, zatamarroak, 19:00etan aterako dira kalera. Soinean arropa eta zaku zaharrak jantzita, aurpegia zapi batekin estalita, buruan lastozko txapela eta eskuan erratza, sardea edo urritz makila dutela, jendearen atzetik ibiliko dira, izutu eta haiek berotzeko asmoz. Haiek zirikatzeko “Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri” kantatuko diete haurrek.
Martxoak 1, larunbata
12:00etan Mozorro topaketa herriko plazan. Auzatea. Txaranga herrian barna.
14:30ean Bazkaria Herriko Ostatuan. Bertan apuntatu behar da.
17:30ean Karaokea eta dantza udaletxe parean.
Martxoak 4, asteartea
17:00etan Txokolatada udaletxe parean, Mikel Arregi kalean, musikaz girotua.
19:00etan Zatamarroak.
Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da.