Ihoteak 2014

Gaur hasiko dira iyotiek

Guaixe 2014ko ots. 14a, 10:20
Azterketengatik kintoek ostegunetako ospakizunak ostiralera pasatu dituzte

Gizakunde ospatuz hasiko dira gaur iyote ospakizunak Etxarri Aranatzen. Txatarraz jantzita 24 kintoak etxez etxe eskean ariko dira eta jasotakoarekin afari ederra eginen dute. Hurrengo bi ostiraletan ere gauza bera eginen dute, Andrekunde eta Garikunden.

Eta berrikuntza horrekin batera, Etxarri Aranazko iyoteek beste bat dute aurten. Garai batean iyotetako bigarren ostegunean emakume helduak mozorrotuta eskean ateratzen ziren gero afaria egiteko. Gaur egun hainbat familia eta koadriletako emakumeak afaltzera biltzen dira. Udaleko Emakume Batzordeak Andrekunde eguna indartu eta etxarriarrei hurbildu asmoz herriko elkarteekin harremanetan jarri da. Haien laguntzarekin ostegunean elkartez elkarteko ibilbidea eginen da.

Deialdi bikoitza
Etxarri Aranazko Udalak abenduan deialdia egin zuen herritar eta eragileen laguntzaz iyote parte-hartzaileagoak lortzeko. Hausnarketarako deialdiak ez zuen esperotako erantzuna izan. Hala ere, udalaren asmoa da heldu den urterako iyoteei buruzko lanketa egitea eta herritarren ekarpenak kontuan izatea.

Bestetik, herri galdeketa antolatu duen A13 ekimenak etxarriarrei deialdia egin die astearteiyotean eskoziarrez mozorrotzeko eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

Iyote egutegia
Otsailaren 14an, ostiralean  Gizakunde. Kintoak txatarraz jantzita eskean. Afaria.
Otsailaren 20an, ostegunean Andrekunde. Elkartez elkarteko ibilbidea. Afariak.
Otsailaren 21ean, ostiralean    Andrekunde. Kintak txatarraz jantzita eskean. Afaria.
Otsailaren 28an, ostiralean     Garikunde. 24 kintoak txatarraz jantzita eskean. Afaria.
Martxoaren 2an, igandean    Zalduiyote. Haurrak txatarraz mozorrotuta elkartez elkarteko ibilbidea.
Martxoaren 4an, asteartea    Astearteiyote.
   10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era Txarangarekin herrian zehar kalejira.
   Eguerdian plazan txarangarekin kontzertua.
   14:00etan Herri bazkaria Karrikestu elkartean (A13 ekimena).
   17:00etan Txokolatada.
   17:30ean Kalejira herrian zehar (A13 ekimena).
  18:00etan Dikoteke haur animazioa.
  19:30etik 21:30era Dantzaldia Orots taldearekin.
  22:30etik 2:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.

Erlazionatuak

Ihabar inauteria 2014

Maialen Huarte Arano 2014 mar 11 Ihabar

Mozorro zopa gaurko

Guaixe 2014 mar 08 Altsasu

Ziordia inauteriak 2014

Guaixe 2014 mar 05 Ziordia

Arruazuko moxorroak

Guaixe 2014 mar 04 Arruazu

Mamuxarroak igandean, baita gaur ere

Maialen Huarte Arano 2014 mar 04 Unanu

Sutan bukatu zuen

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Urdiaingo igande ihotea

Guaixe 2014 mar 03 Urdiain

Lakuntzako ihoteak

Guaixe 2014 mar 03 Lakuntza

Mozorro segizioa euripean

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Olazti

Sanbodromo estalian irudimena nagusi

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Irurtzun

Mozorro txikiak

Guaixe 2014 ots 02 Ziordia

Inauteria Asturiasera

Guaixe 2014 ots 21 Altsasu

Hasteko, herri ihotea

Guaixe 2014 ots 21 Olazti

Inauteriak erakusketara

Guaixe 2014 ots 25 Altsasu