Bihar, larunbatarekin, ihoteetan murgilduko dira lizarragatarrak. Lehen, herrian eskola zegoen garaian, haurrak mozorratu eta eskean ibiltzen ziren Lizarragan, baina ohitura galdu zen, eta iaz berreskuratu zuten ospakizuna, arrakasta handiz. Horrela, bihar, eguerdian haur, gazte eta heldu guztiak mozorrotuko dira. Azi Iturri elkartean bapo bazkaldu, eta arratsaldean herrian barna eskean ibiliko dira mozorrotutako lizarragatarrak, musika lagun. Etxeetan eskean jasotakoarekin, gainera, afaria eginen dute atzera ere elkartean.