Burunda aldean kintoen eta Santa Agedaren ospakizunetan murgilduta dauden bitartean, Sakanako lehen inauteriak ospatuko dira Sakanako beste puntan. Larunbatean ospatuko dituzte Irañetako ihoteak. Goizeko 10:00etan elkartean ardi tripotxak gosaltzera bilduko dira irintarrak, eta gosaldu ondoren inauterietako pertsonaia, Atxun Zarkoa, prestatuko dute eta mozorrotu egingo dira. Txuriz jantziko dira, bizkarrean zintak dituztela, gerriko gorria eta zintadun txanoa jantzita. Segidan, musika lagun, kalejiran ibiliko dira, ezkongai dauden emakumeen etxeetan ezpel adartxoz eta zinta batez bildutako paxoak utziz.
Arratsaldean kalejira
Ardikia bazkaltzera 50 irintar inguru bilduko dira. 18:00etan inauteri kalejira abiatuko da elkartetik, gurdian Atxun Zarkoa eramanen dutela, eta trikiti doinuak lagun. Errondaren ondoren, sutan bukatuko du Atxun Zarkoak. Afariarekin ordu txikiak arte luzatuko da ihote ospakizuna.
Bestalde, irintarrek aipatu digutenez, geroz eta jende gehiago biltzen da batetik Santa Ageda bezperako koroak kantatzera eta, bestetik, ihauteriak ospatzera. Hortaz,