Kinto ospakizunekin bat egiten dute inauteriek Uharte Arakilen. Mozorrotuen eguna biharkoa izanen da. Aurten, nobedade moduan, goizean mozorrotutakoen kazerolada edo trikipoteoa egiteko asmoa dago. Ondoren, mozorrotuak Aralar Mendi elkartean eta beste hainbat tokitan bilduko dira bazkaltzeko, 14:30ean. Majo bazkaldu ondoren, 17:30ak aldera kalejira koloretsua abiatuko da handik, musika lagun, herria zeharkatuko duena. Koadrilaka mozorrotuta ibiliko dira uhartearrak eta aipatu digutenez, hiruzpalau karro prestatuko dituzte. Kalejiraren ondoren, ihoteetako panpiñari su emango zaio eta haurrendako txokolatada egongo da plazan, eta parrandak ordu txikiak arte segituko du.