Arbizuarrek bi egunetan ospatzen dituzte ihoteak. Bihar, larunbatean, mozorro eguna dute. Eguerdian, mozorrotutako koadrilek herria hartuko dute, gurdi eta guzti. 12:00etan aatea izango da eta, ordu berean, mozorro desfilea. 15:00etan, herri bazkaria eginen da. Aurten, kiroldegian egin beharrean Aldabide elkartean egingo dute (txartelak Karrikan salgai).
Indarrak berreskuratu ondoren, arbizuarrak dantzan jarriko dira. Giroa berotzeko, 20:00etatik 22:00etara eta 24:00etatik 2:00etara musika egongo da Argi Bidea elkartean. Giroa ziurtatuta dago.
Asteartean txatarren eguna ospatuko dute. Goizeko 11:00etan herriko gazteak eta haurrak pixkeet eskien aterako dira trikitixarekin. Arratsaldea jardueraz beteta dator. 17:00etan haurrendako jokoak eta jolasak egongo dira. 19:00etan txistorra jatea eginen da herriko plazan eta 20:00etan Arbizuko iyoteetako protagonista Aittun haundiya eta Amiñ txikiya erreko dituzte plazan. Jaia girotzeko txatarras janzteko deia egin diete arbizuarrei. Eguna agurtzeko, 21:30ean Aldabide elkartean herri afaria antolatu dute.