Etxeko txikienak izanen dira Arbazuko ihoteen protagonistak. Haien mozorroekin 17:00ak aldera plazara aterako dira. Ziurrenik, moxorroz jantzitakorik ez dela faltako. Moxorroak herri ihoteko Arruazuko pertsonaiak dira. Burua estalita eta zigorra eskuan, jendea berotu nahian ibiliko dira. Etxez etxe egindako errondan bildutako jaki eta diruarekin, txikiek Itur-Gain elkartean merienda ederra eginen dute.