Aurreko asteburuan herri-ihoteak ospatu zituzten olaztiarrek. Ostiralean Mari Arrokari, Urbasan bizi den jainkosari, harrera egin zioten eta larunbateko herri-ihotean zamarraundiak, zamartxikiak, maskaritak, iratxoak, damak eta sorginak atera ziren kalean, segizio ederra osatuz. Bukaeran, zortzikoa dantzatu zuten plazan. Larunbatean hiri ihotea ospatuko dute eta asteartean, aldiz, txikienak mozorrotuko dira.
Martxoak 1, larunbata. Hiri ihotea
12:00etan Areto futbol pistan elkartu eta mozorrotuen kalejira eginen da herrian barna.
14:30ean Herri bazkaria frontoian.
17:00etatik 19:00etara Baralde Txaranga.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia plazan (eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian).
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia plazan.
Martxoak 4, asteartea. Haur ihotea
17:00etan Merendua eta haur animazioa: A ze nolako parranda!
22:30ean Sardinaren hileta, gaztetxetik San Migel plazara. Hiletarako egoki janztea eskatzen dute. Ihoteen bukaeran torradak gaztetxetan.