Ihoteak 2014

Altsasu: igandean txikien ihauteria eta asteartean herri inauteri ezaguna

Guaixe 2014ko ots. 28a, 15:00

Mozorro garaia domekan hasiko da Altsasun, eta heldu den larunbatean despedituko da. Lehenik eta behin, Iortia Kultur Gunean herriko ikastetxeetako ikasleen marrazkien erakusketa dago ikusgai. Ihoteen ikuspegi koloretsua eman dute txikiek. Ikastetxeetako Guraso elkarteak izan dira erakusketa antolatu dutenak, Altsasuko Inauteri Batzordearekin.
Ospakizunei dagokienez, domekan inauteri txikia ospatuko da, asteartean herri inauteri entzutetsua eta hurrengo larunbatean piñata eguna.

Martxoak 2, domeka
17:30ean Erraldoiak eta buruhandiak Iortian.
17:30etik 21:00etara Txokolate jana eta mozorro festa A ze nolako parranda taldearekin Foru Plazan. Zezensuzkoa. Euria eginez gero Burunda frontoian.

Martxoak 4, asteartea
14:30ean Herri bazkaria, Burunda eraikinean (8 €).
16:30ean Puska biltzea, Alde Zaharrean.
16:30ean Momotxorro txikien elkarretaratzea Zumalakarregi plazan. Txokolate jana eta
odolaren erritoa.
17:00etan Momotxorro txikien irteera, Agoizko burrunbak, Txorongo Txarangak, Musika eskolako dantzari eta fanfarreak eta Irurtzungo Orritz taldearen joaldunek eta pertsonaia mitologikoek alaituko dute giroa.
17:30ean Herri merienda bildutako puskekin, Gure Etxean.
18:00etan Momotxorro txikiak Foru plazara iritsiko dira. Momotxorro txikien dantza. Ondoren momonsuzkoa (suzko momotxorroa).
18:30ean Kalejira Zelandiraino Orritz taldearekin. Torrada dastatzea Gure Etxean.
18:45ean Odolaren erritoa eta herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandi pilotalekuan.
19:00etan Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin Foru plazan.
19:30ean Irteera Zelanditik. Haize Berriak fanfarrea, Txorongo txaranga, Altsasuko txistulariak, Etxarriko gaiteroak, Xapiru trikitixa eskola eta Agoizko burrunbaz lagunduta.
    Akelarrea eta sorginen dantza, Zumalakarregi plazan.
    Ezkontza eta gosagarria Santa Kruz kalean.
21:00etan Foru plazara iristea eta Momotxorroen dantza.
21:30ean Ezkila jotzea, mozorroak kentzea eta akaberako momotxorroen dantza.
22:00etatik 00:30era Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin.

Matxin gaiztoak
Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, Matxin gaiztoek aktiboki hartuko dute parte astearte inauterian. Bazkari herrikoiaren ondoren bilkura egingo dute gaztetxean. Ondoren, kalejiran ibiliko dira Alde Zaharrean barna eta janari bilketa eginen dute. 18:30ean auzatea izanen da plazan eta 19:30ean herri inauteriko irteeran hartuko dute parte.
*Oharra: Hurrengo larunbatean, hilak 8, piñata inauteria izanen da.

Erlazionatuak

Ihabar inauteria 2014

Maialen Huarte Arano 2014 mar 11 Ihabar

Mozorro zopa gaurko

Guaixe 2014 mar 08 Altsasu

Ziordia inauteriak 2014

Guaixe 2014 mar 05 Ziordia

Arruazuko moxorroak

Guaixe 2014 mar 04 Arruazu

Mamuxarroak igandean, baita gaur ere

Maialen Huarte Arano 2014 mar 04 Unanu

Sutan bukatu zuen

Guaixe 2014 mar 03 Uharte Arakil

Urdiaingo igande ihotea

Guaixe 2014 mar 03 Urdiain

Lakuntzako ihoteak

Guaixe 2014 mar 03 Lakuntza

Mozorro segizioa euripean

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Olazti

Sanbodromo estalian irudimena nagusi

Erkuden Ruiz Barroso 2014 mar 03 Irurtzun

Mozorro txikiak

Guaixe 2014 ots 02 Ziordia

Inauteria Asturiasera

Guaixe 2014 ots 21 Altsasu

Hasteko, herri ihotea

Guaixe 2014 ots 21 Olazti

Inauteriak erakusketara

Guaixe 2014 ots 25 Altsasu