Urteroko hitzorduari segituz, Urbasako Auzkolarrero kobazuloan bizi den Mari Arroka jainkosa gaur jaitsiko da Olatzagutira. Hitzorduan 20:00etan du jarria olaztiarrekin, San Migel plazan. Aurretik hari ongi etorria egin eta behar bezala mozorrotzeko, gaztetxean elkarrekin mozorrotzeko hitzordua dago jarria 19:00etan. Mari Arroka agurtu eta parte-hartzaileendako auzatea izanen da ondoren gaztetxean.
Bihar, Maisuenea gaztetxeak herri ihoteko bazkaria hartuko du, 14:30ean. Ihote segizioa 18:30ean abiatuko da areto futboleko pistatik. Herrian barnako kalejira eginen dute Mari Arrokaren lagun diren zamarraundi eta zamartxiki bihurriak, maskaritak, iratxoak, damak eta sorginak. Ibilbidea plazan bukatuko dute eta zortzikoa dantzatuko dute hantxe.
Gehiago
Martxoak 1, larunbata. Hiri ihotea
12:00etan Areto futboleko pistan elkartu eta mozorrotuen kalejira eginen da herrian barna.
14:30ean Herri bazkaria izanen da frontoian.
17:00etatik 19:00etara Baralde Txaranga.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia plazan (eguraldiak laguntzen ez badu frontoian).
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia plazan.
Martxoak 4, asteartea. Haur ihotea
17:00etan Merendua eta haur animazioa: a ze nolako parranda.
22:30ean Sardinaren hileta. Hiletarako egoki jantzi. Gaztetxetik San Migel plazara.
Ihoteen bukaeran torradak gaztetxetan.