Atzokoan elkartez elkarteko segizio batek Andrekunde eguna ospatu zuen, Etxarriko ihoteetako bigarren jai-eguna. Horretaz aparte, ohiturari segituz Etxarriko hainbat familietako emakumeak bildu eta elkarrekin afaldu zuten. Azterketak direla eta kintoek euren kuestazioak ostegunetik ostiralera aldatu dituzte eta gaur txatarraz jantzitako kintak, musika lagun, eskean aterako dira. Bildutako jakiekin Andrekunde afari ederra eginen dute.