Garizumako aurreko hiru ostiraletan ihote ospakizunak izan dira Etxarri Aranatzen: Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ospatu dira. Ihoteak igandeko zalduniyoterekin eta astearteiyoterekin despedituko dira. Astearteiyotean goizetik hasita eskoziarres mozorrotzeko deia egin du iyote batzordeak.
Martxoak 2, igandea. Zalduniyote: Haurrak txatarras mozorratzeko eguna.
Herriko elkarteetatik txatar ibilbidea.
16:30ean Karrikestu elkartean txatarrak prestatzeko mozorro tailerra (txatar mozorroa duenak eraman dezala). Ondoren, Udaberri elkartean kantu saioa eta haurrendako bendua.
18:00etan Hartzabal elkartean txokolatada eta marrazki txokoa. Segidan gaiteroekin kalejira, Larrañeta elkarteraino. Bukatzeko, Larrañeta elkartean txatar pintxo poteoa eta dantza saioa.
Martxoak 4, astearteiyote. Eskoziarres janzteko proposamena.
10:00etatik 14:30era Herrian zehar trikitilariekin kalejira.
Eguerdian, plazan, musika saioa.
14:00etan Bazkari herrikoia Karrikestu elkartean (A13 ekimena).
17:00etan Txokolatada (Andra Mari ikastola).
17:00etatik 19:30era Trikitilariekin kalejira herrian zehar.
17:30ean Kalejira herrian zehar (A13 ekimena).
18:00etan “Diskoteke” haur animazioa.
19:30etik 21:30etara eta 22:30etik 2:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.
(Eguraldiaren arabera, ekitaldiak plazan edo pilotalekuan izanen dira.)
* Goizetik hasita mozorratu eta ongi pasatzeko deia egin du iyote batzordeak.