Ezpileta elkarteak eta Karrikestu mendi taldeak Etxarri Aranazko basoaren ondarea ezagutzeko irteera antolatu dute maiatzaren 21erako, larunbaterako.
Pablo Sarasate kontserbatorioko txirula eta akordeoi taldeek kontzertua emanen dute maiatzaren 21ean, larunbatean, Altsasun. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen laguntza izanen dute.
Altsasuko Gazte Asanbladak eta Gazte Koordinadora Sozialistak udal azpiegiturekin dituzten "zenbait arazo" mahaigaineratu, eta irtenbideak lortzeko dinamika jarri dute martxan. Asanblada eginen dute maiatzaren 21ean, larunbatean, Foru plazan.
Lakuntzako dantzariak maiatzaren 21ean, larunbatean, kalera aterako dira. Erraldoiak eta buruhandiak izanen dituzte lagun.
Maiatzaren 21ean, larunbatean, Kulura aniztasunaren nazioarteko eguna izanen da, eta Lakuntzara bertaraturiko herritarrei Erakunde Harrera eginen diete.
Sutegiko talde guztiek erakulstadia eginen dute maiatzaren 21ean, larunbata, Erburua kiroldegian
Plan estrategikoan aurrera egiteko ekarpenak jaso eta erabakiak hartzeko batzarra deitu dute maiatzaren21ean, larunbatean, 18:00etan, udaletxeko goiko gelan.
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia izanen da maiatzaren 21ean, larunbatean, Iortia zabalgunean.
Aitziber Iragiren lehenengo erakusketa mustu dute Irurtzunen. Arte ederrak eta moda diseinua ikasi du, eta urteetan zehar sortutako lanekin osatu du 'Nomadak'. Itziar Matxainen argazkien bidez erakutsi ditu lanak. Maitza bukaerara arte egonen da ikusgai.
Intxostiapunta gazte guneko agendan, astebururako mahai jokoak eta play arratsaldea antolatu dute, ostiralerako eta larunbaterako, hurrenez hurren.
Maitzaren 20an, ostiralean, eta 22an, igandean, 19:00eta eta 19:30ean, hurrenez hurren, Carla Simónen filma emanen dute Iortia kultur guneko areto handian. Pelikulak Berlingo jaialdian film onenaren Urrezko Hartza irabazi du.
Maiatzaren 20an, ostiralean, rock gaua izanen da Altsasuko Gaztetxean.
Clinkerren disko jartzaile jaialdia antolatu dute maiatzaren 21erako, larunbaterako. Besteak beste, Boni, Anabea eta Morti DJak egonen dira.
Bertako produktuen azokaren bosgarren edizioa eginen dute, igandean, Lakuntza. Larunbatean VI. Tortila txapelketa eginen dute.