Otsailaren 9an, osteguna, elkartearen aurkezpen-hitzaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.
Otsailaren 5ean, igandean, aterako dira eskean lehenengo aldiz 2023ko kintoak, eta "jende gutxiago" egonen dela aurreikusita otsailaren 6an, astelehena, goizean eskean arituko dira. Otsailaren 7an eta 8an, astearte eta asteazkena, atsedena eginen dute.
Otsailaren 12ra arte, igandea, Madagaskarko emakumeen bizitza kontatzen duen argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Otsailaren 9an, 10ean eta 12n, osteguna, ostirala eta igandea, Darren Aronofsky zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Otsailaren 2an, Gizakunde; otsailaren 9an, Andrekunde; otsailaren 16an, Garikunde; otsailaren 18an, Zalduniyote, eta otsailaren 21ean, Astearteiyote ospatuko dituzte ihoteak Etxarri Aranatzen.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |