Otsailaren 13an, asteartea, inauteri afaria antolatu dute Ergoienako herrian.
Ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, ostegunak, gizakunde, andrekunde eta garikunde izanen dira Etxarri Aranatzen. Kintoak txatarrez aterako dira kalera. Otsailaren 10ean, zalduniyote edo hiri ihotea ospatuko dute etxarriarrek, eta otsailaren 13an, astearteiyote.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Hiru ihote egun izanen dira Altsasun: otsailak 11, igandea, haur ihotea; otsailak 13, asteartea, herri ihotea, eta otsailak 17, larunbata, hiri ihotea. Otsailaren 3an, larunbata, ihoteen erakustaldia eginen dute, Intxostiapuntan; eta otsailaren 7an, asteazkena, erakusketaren mustutzea, Iortian
Otsailaren 23ra arte Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian ikusgai egonen da.
Otsailaren 9an, ostirala, Mari Arrokaren etorrerak ihote garaia iragarriko du Olaztin. Otsailaren 10ean, larunbata, herri ihoteak ospatuko dituzte, eta Asturiasko ihote bateko pertsonaiak izanen dira ere. Otsailaren 17an, larunbata, hiri ihoteekin despedituko dituzte olaztiarrek ospakizunak.
Otsailaren 9tik 13ra, ostiraletik asteartera, izanen dituzte kinto ospakizunak Arbizun.
Bi egunetan ospatuko dituzte ihoteak Arbizun: otsailaren 10ean, larunbata, hiri ihoteak, eta 13an, asteartea, herri ihoteak.
Otsailaren 10ean, larunbata, eta 13an, asteartea, ospatuko dituzte ihoteak Lakuntzan; larunbatean hiri ihoteak izanen dira eta asteartean zatamarroak aterako dira.
Otsailaren 10ean, 11n eta 13an, larunbata, igandea eta asteartea, ospatuko dituzte ihoteak Urdiainen.
Otsialaren 11n eta 13an, igandea eta asteartea, izanen dira Unanuko inauteriak.
Otsailaren 12an eta 13an, astelehena eta asteartea, Lakuntzako kintoek kaleak hartuko dituzte.
Otsailaren 12an eta 13an, astelehena eta asteazkena, izanen dira kinto ospakizunak Etxarri Aranatzen.
Otsailaren 13an, asteartea, herri inauteriak ospatuko dituzte Iturmendin; otsailaren 17an, larunbata, piñata eguna izanen da.