Azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Ez bazara konponbidea, arazoa zara. La vergüenza va a cambiar de bando. Brisons le silence! lelopean hainbat elkarretaratzen deitu ditu, Irurtzunen (19:00etan), Izurdiagan (18:00etan), Lakuntzan (18:00etan), eta Arbizun (18:00etan). Sakanako eskualdeko manifestazioa Altsasuko Foru plazatik izanen da, 19:00etan.
Azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! mobilizazioa deitu du Sakanako Itaiak, 20:00etan, Altsasuko Foru plazan. Indarkeria matxistarekin amaitzeko "emakume langileon interesak erdigunean" jarriko dituen "antolakuntza politiko independientea" sustatzea "beharrezkoa" dela azaldu du Itaiak sare sozialen bidez.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Olatzagutiko Akelarre ludotekan, jolasteko eskubideari eta haurren garapenerako duen garrantziari buruzko zenbait ekimen izanen dira: azaroaren 22tik 28ra erakusketa izanen da, azaroaren 22an jolas erraldoi kooperatbioa eta material birziklatuetako tailerra, eta jolastailueak bilduko dituzte ere.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.
Azaroaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, 19:00etan, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, David P. Sañudo zinemagilearen 'Azken erromantikoak' euskal filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri dute zinema aretoetan. Sinopsia: Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoen paper fabrika batean egiten du lan Irunek, segurtasun gutxiko emakume bakarti eta joera hipokondriakoak dituen emakumeak. Bere bizitza ezagun talde txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasun antzeko zerbait partekatzen duen auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorra lehertu egingo da bular batean koskor bat atzematen duenean, eta horrek bat egingo du bera tartean dagoen lan gatazka batekin. Fitxa artistikoa: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru, Ignacio Mateos, Joan Sole, Font Garcia, Ion Zumelaga. Saioak: Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 24, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Azaroak 25, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: Euskara
Azaroaren 22tik 25era, ostiraletik astelehenera, udazkeneko festak ospatuko dituzte Lizarragan.