Otsailaren 9an, ostirala, Altsasuko Mugimendu Feministak 'Erasorik ez erantzunik gabe!' elkarretaratzea deitu du, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Otsailaren 9an, ostirala, Biak Bat elkarteko Irakurkide saioa izanen da, Urdiaingo liburutegian.
Ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, ostegunak, gizakunde, andrekunde eta garikunde izanen dira Etxarri Aranatzen. Kintoak txatarrez aterako dira kalera. Otsailaren 10ean, zalduniyote edo hiri ihotea ospatuko dute etxarriarrek, eta otsailaren 13an, astearteiyote.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Hiru ihote egun izanen dira Altsasun: otsailak 11, igandea, haur ihotea; otsailak 13, asteartea, herri ihotea, eta otsailak 17, larunbata, hiri ihotea. Otsailaren 3an, larunbata, ihoteen erakustaldia eginen dute, Intxostiapuntan; eta otsailaren 7an, asteazkena, erakusketaren mustutzea, Iortian
Otsailaren 5etik 10era arte ospatuko dituzten haien festa Altsasuko kintoek, 7an atsedena eginez. Egun horietan, arratsaldero, banan-banan, zortzikoa dantzatuko dute plazan. Dantzak ikasteko ilbeltzeko astegunetan elkartu dira.
Otsailaren 9an eta 10ean, ostiralean eta larunbatean, ospatuko dituzte inauteriak Irurtzunen; lehenengo egunean herri ihoteak izanen dira eta larunbatean hiri ihoteak. Otsailaren 7an, asteazkena, musika eskolaren inauterietako kontzertua izanen da.
Otsailaren 8tik 10era, ostegunetik larunbatera, kinto ospakizunak izanen dira Uharte Arakilen
Otsailaren 8an, 11n eta 12an, osteguna, igandea eta astelehena, Nikola Jarcel zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 23ra arte Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian ikusgai egonen da.
Otsailaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, izanen dira kinto ospakizunak Urdiainen.
Otsailaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, kinto ospakizunak izanen dira Ziordian. Kinto segizioa hamaika gaztek osatuko dute.
Otsailaren 9an, ostirala, Mari Arrokaren etorrerak ihote garaia iragarriko du Olaztin. Otsailaren 10ean, larunbata, herri ihoteak ospatuko dituzte, eta Asturiasko ihote bateko pertsonaiak izanen dira ere. Otsailaren 17an, larunbata, hiri ihoteekin despedituko dituzte olaztiarrek ospakizunak.
Otsailaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata, Bakaikuko kintoen ospakizunak izanen dira.
Otsailaren 9an hasi eta 11n despedituko dituzte, ostiraletik igandera, kinto ospakizunak Iturmendin.
Otsailaren 9tik 13ra, ostiraletik asteartera, izanen dituzte kinto ospakizunak Arbizun.