Sakanako Mendizaleak eta Nafarroako Mendi Eskolak antolatuta, azaroaren 16an, larunbata, Oruxmaps ikastaroa emango da Etxarri Aranazko kultur etxean, 9:30etik 18:00etara; antolakuntzatik bazkaltzeko tartea utziko dela azaldu dute. "Gure mugikorra GPS moduan erabiltzeko ikastaro teoriko praktikoa da" azaldu du Miguel Ulaiarrek; hortaz, ikastaroan parte hartzeko telefono mugikorra Interneterako datuekin beharrezkoa izango da. Eguraldiaren arabera kalean egoteko arropa eta eguna pasatzeko janaria eramateko jakinarazi dute ere. Izena 609 223 681 telefono zenbakian eman daiteke.
Azaroaren 16an, larunbata, 12:00etan, Camille arpariaren eta Unai txirulariaren kontzertua izanen da, Pikuxar plazan. Doinu eta abesti bretaniarrak, irlandarrak eta Euskal Herrikoak interpretatzen ditu bikoteak.
Azaroaren 16an, larunbata, Lakuntzako Pertza elkartearen bazkidearen eguna izanen da; aurten ospakizun berezia izanen da, 60. urteurrena ospatuko dutelako. Hortaz, egitarau handia prestatu du elkarteak, eta tartean sortzaileei omenaldia eginen zaie eta Puro Relajoren kontzertua izanen da. Barazkira bazkideak eta bikotekideak joan daitezke, 30 eurotan, eta kontzerturako sarrerak 10 eurotan eros daitezke Apur eta Sorginak tabernetan eta vivetix.com webgunean. Lakuntzako Pertza elkartearen bazkidearen eguna Azaroak 16 larunbata 13:00 Bazkide sortzaileei omenaldia eta elkarteari buruzko dokumentalaren aurkezpena, kultur etxean. 13:30 Auzatea eta poteoa, Lakuntza Kantuzek lagunduta, kultur etxetik abiatuta. 15:00 Bazkaria, elkartean. 19:00 Puro Relajo taldearen kontzertua. 21:00 DJ Boletus Rumberusekin dantzaldia. Taloak eta barra izanen dira.
Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna da, eta Intxostiapunta gazte gunean azaroaren 16an, larunbata, 18:00etatik aurrera, eguneko mobilizazioetarako pankarta egiten hasiko dira. Aurretik, azaroaren 15ean, ostirala, Gozamenez film laburren emanaldia antolatu du, Azaroaren 25aren harira Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan.
Azaroaren 16an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean Nevenka Histrion Teatro konpainiak ekoiztutako eta Maria Goirizelaia antzerkigileak zuzendutako antzezlanaren emanaldia izanen da. Duela bi hamarkada baino gehiago Nevenka Fernandezek alkate bat salatu eta epaiketara eraman zuen; #MeToo-ren lehen kasua bihurtu zen. Herrialde horrek auzitegietan arrazoioa eman zion, baina publikoki estigmatizatu zuen, eta Londresera bizitzera joan behar ian zuen. Gema Matarranz, Ales Furundarena eta Marta Megias dira aktoreak. Andaluziako Arte Eszenikoen Palma Azokaren 40. edizioan epaimahaiaren sari berezia eta Arte Eszenikoen Max Sarien XXVII. Edizioan antzerki-ikuskizun onenaren saria izendatuta dago. Antzezlana Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan antolatu dute, Kultura zerbitzuarekin elkarlanean. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagile euskaldunen eta benetazko gertaeretan oinarritutako Marco filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Enric Marco Batlle Espainiako sindikalista izan zen, CNTko idazkari nagusi, eta Espainiako Amical de Mauthausen presidente. Elkartearen buru izan zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batik bat ikastetxeetan, nazien esparruetatik bizirik nola atera zuen kontatzen. Geroago jakin zen bere biografiako datuak faltsutu zituela Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen pertsona gisa agertzeko. Fitxa artistikoa: Eduard Fernandez, Nathalie Poza, Daniela Brown, Chani Martin, Sonia Almarcha, Fermi Reixach, Vicente Vergara, Jordi Rico eta Julia Molins. Saioak: Azaroak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania eta katalana (azpitituluekin).
Azaroaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, La cocina Alonso Ruizpalacios zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: The Grillen bazkaltzeko ordua da, gaur bezalako ostiral arrunt batean milaka bezero artatzen dituen New Yorkeko turistentzako tranpa. Dirua desagertu da kutxatik, eta langile guztiak galdekatzen ari dira. Legez kanpoko etorkinak dira gehienak, eta beren lana defendatzeko borrokatzen dira, munduan dagokien leku bakarra, hamaika plater prestatzen dituzten bitartean, jantokitik iristen den eskaera jario etengabearen erritmoari jarraitu nahian. Sukaldarietako bat Pedro da, bizitzan beste zerbait bilatzen duen mexikar gaztea. Fitxa artistikoa: Rooney Mara, Raul Briones, Anna Diaz, Motell Gyn Foster, Oded Fehr, Laura Gomez, James Waterston, Lee R. Sellars, Eduardo Olmos, Finnerty Steeves, Spenser Granese, Leo James Davis, Kerry Adra. Saioa: Azaroak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Azaroaren 16an, larunbata, 19:30ean, Jose Luis Erdoziak zuzendutako Ai, hau pena nik! filmaren mustutzea izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Hurrengo egunean, azaroaren 17an, igandea, 19:30ean, filmaren emanaldiaren bigarren saioa izanen da ere. Filmak Etxarri Aranazko eta inguruko hizkera berreskuratzea du helburu, eta bi eszena erakusten ditu; emakumezkoena eta gizonezkoena. Azaroaren 24an, igandea, emanaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Azaroaren 15ean, ostirala, Lakuntzako kultur etxean (21:30ean), eta azaroaren 16an eta 17an, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko kultur etxean (17:00etan), Go!azen telesail ospetsuaren hamaikagarren denboraldiaren lehenengo kapituluaren aurre estreinaldia izanen da, UEMAk eta EITBek eskainita. Etxarri Aranazko emanaldietarako sarrerak egunean bertan salduko dituzte, 2 eurotan, emanaldia baino ordu bat lehenago, kultur etxeko txarteldegian.