Ekainaren 21ean, ostirala, hasi eta ekainaren 24an, San Juan egunean, amaituko dira Uharte Arakilgo festak.
Ekainaren 21etik 24ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.
Ekainaren 23an San Juan bezpera gaua ospatuko dute Sakanako herri gehienetan. Tradizioari jarraiki, suak piztu, haren inguruan afaldu eta saltatu eginen dute sakandarrek.
Ekainaren 23tik 29ra, igandetik larunbatera, ospatuko dituzte sanjuanak Arbizun.
Ekainaren 23an, igandea, 'Marietak zirkus' ikuskizunaren aurre estreinaldia izanen da, Irañetan. Ekainaren 26an, asteazkena, antzezlanaren mustutzea izanen da, Lakuntzan.
Uztailaren 31ra arte Luisa Aldaburu artistaren artelanak ikusteko aukera izanen da, Pikuxarren.