Etxarri Aranazko ikastolaren ikasturteko amaierako festa ospatuko dute ekainaren 11n, larunbatean, Arbizun.
Ikasturte amaiera ospatuko du ikastetxeak ekainaren 11n, larunbatean.
Gazteen Maila Nazionaleko kopako finalerdia jokatuko du Altsasuko taldeak Osasuna A taldearen kontra, ekainaren 11n, larunbatean, Lakuntzan.
Ekainaren 11n, larunbata, txiki eta helduendako taldekako armen borrokak izanen dira Altsasuko kiroldegian.
Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko GKS udalarenak diren aspiegiturak "sozializatzeko" eskatuz dinamika jarri dute martxan, eta ekainaren 11rako, larunbata, egitaraua prestatu du.
Arte Artisautza azoka, musika emanaldia, erakusketa eta action painting emanaldia izanen dira ekainaren 11n, larunbatean, Olaztin.
Uharte Arakilgo elkartean bazkide bazkaria antolatu dute ekainaren 11rako, larunbaterako. Bazkideak ez direnek ere izena eman dezakete.
Ekainaren 11n, larunbatean, Etxarri Aranatz, Osasuna, Oberena eta Beasain haur mailako futbol taldeek txapelketa jokatuko dute Etxarri Aranazko futbol zelaian.
Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren haurren taldeek ikasturte amaierako emanaldia eginen dute ekainaren 11n, larunbata, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 11n eginen dute Bakarreko Etxea eta Aitzkozar elkarteek antolatzen duten lasterketa eta izena ematea zabalik dago.
Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerrean egindako lanen erakusketa izanen da, ekainaren 15era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da.
Ekainaren 9an eta 12an Angeles González-Sinde zinemagilearen filmaren proiekzioa eginen dute Iortia kultur gunean, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Zinema denboraldiko azken filma izanen da.
Asteburuan Trinitateko festak ospatuko dituzte Irurtzunen. Igandean Ergako ermitara erromeria eginen dute.
Ekainaren 10etik 11ra futbol txapelketa antolatu du Arbizuko Kirol Taldeak, kiroldegian